ELANTXOBE ETA BERE AUTOBUSERAKO PLATAFORMA BIRAKARIA
Arrantza-herria Elantxobe, Bizkaian, oso ikusgarria da. Lehenik, herri eta portuko argazki batzuk. | ||
Herriaren lekuak arazoak dakartza zirkulazioarentzat. Portua behean da, noski, bainan herriaren parte handi bat goian da, mendiaren maldan. Bi parteen artean bidexka estu eta maldatsuak dira. Edo, hobe erranda, zurubiak. Elantxobe-portu eta Elantxobe-goi arteko karrika bakarra sobera maldatsua eta sobera estua da beribilen zirkulazioarentzat. Izan ere, karrika itxi da beribilentzat, udal zentzudun baten erabaki bateri esker. Elantxobe-goian plaza ttipi bitxia dago. Zer da hau, galdetzen diozu zure buruari. |
||
Hau da autobuserako plataforma birakaria. Aspaldian bere burua errespetatzen dituen lokomotoreen gordeleku guztiek lokomotorea norabide onera biratzeko plataforma birakaria zuten, eta gaur egun Elantxobek printzipio berbera erabiltzen du autobusarentzat, ez bakarrik haren sarrera aisatzeko, bainan haren irteera ere bai. Beste herriko karrika ttipiak ibilgaitzak dira autobusarentzat, eta biratzeak hemen, plaza ttipian, ere nahas-mahaskeria emanen du. Orduan, autobusa ailegatzen da, bidaiariak igotzen dira, bidaiari berriak jaisten dira, eta... Zu zeuk ikus ezazu. |
||
Orrialde nagusira Aurkibidera |