LEIDEN

Handiagotzeko, klik egizu argazkietan............
Gurutzatuko gakoak, Leidengo armarria, toki guztietan ikusten dira, adibidez hemen, Koornbrug (Gari zubi) estalkidunean
...edo hemen, Penshal ate ttipiaren gainean, Breestraat karrikan
Gela Breestraat karrikarako bixtarekin, nork ez du nahi hori?
Leidengo paretetan hizkuntz ezberdinetako olerkiak margotzea proiektu bat ezaguna da. Hau da txekierazko olerki bat, J.H. Krchovský idatzitakoa, Bleek eta Ververstraat karriketako izkinan
Neskatxa bazara, eta presa baduzu, arazo bat duzu ere bai...
(Paretan "Neskatxentzako komunak" idatzi da)
Hartebrug eliza katolikoa, Leidenen Coeli-eliza deitzen dena. Jakina, Leidendar guztiek ez dute Latina ulertzen
Samuel de Zeehofje barruan, Leidengo "hofje" (jende pobre edo zaharrentzako etxe ttipi batzuk, eraikuntze edo eliza baten ardurapean denak) ainitzetako bat
Polizietxe ohia, Zonneveldstraat karrikan, Amsterdameko Eskola arkitektura estiloaren adibide bat da
Leiden zein herrian kokaturik dagoen garbi oraindik ez balitz...
Pixka bat korapilotsua da, bainan ikusten duguna Morspoort hiriko atearen zatia eta haren aurrean eta Morssingel kanalaren gainean den zubi altxagarriaren zatia da
Guk Leidendarrok lagunkor samarrok gara, nahiz eta ez dago hain bistan Burcht hiriko gazteluaren sarreran den lehoiaren aurpegian
Gauhontza keinu segurua da: haren atzean eskola dago. Bonaventura College, zehazki.
Hiriaren harresitik kanpoan zegoen jauregi ohi den Vreewijk etxearen dorre ttipia
Tropikopeak Leidenen? Baietz! Unibertsitatearen lorategi botanikoaren neguko lorategi berrian
Neguko lorategia berotegi handia da, oinezkoentzako zubi goiarekin. Handik, palmondoetarako bista ederra duzu. Birako eskaileran gora igotzen zara
Aiene, nola berreskura dezaket nire txirrindua?
Stadsmolen (hiriko errota) zaharrak, 1852n eraikiak (1978n berreraikiak) hiriko kanalen ur zikina hustu behar zuen. Errota Slaaghslooten bazterrean dago; lehen Slaaghsloot hori jendeak "Stinksloot" ("Erreten kiratsa") deitu zuen, eta arrazoin onarekin. Eta ez, errotak ez du egiten elektrizitatea orain
Beste paretako olerkia, orain Aleksandr Blok olerkari errusiarrek idatzitakoa
Arbola Plantsoen parke dotorean; parkea hiriko ohiko harresien tokian kokatua da
Polderreko errota ttipi hauek laboraria eta behiak ez busti egotea zaindu zuen. Orain errota Morskwartier etxadi haundian kokatua da
Etxebizitza-eraikin bat, jatetxe txinatar batekin behetxean. Otorduak eraman karrixkan. Biztanleak ez ito arazteko sukaldeko keaz, ke-ateragailu galant bat ezarri dute. Hodi horiek segitzen du eraikinaren pareta teilaturaino
Hirurogoigarren hamarkadako eraikin berriak. Dena pixka bat alaitzea kariloiaren funtzioa omen da. Gaur egun gure "atsegingarrizko bizi izateari" buruzko pentsamoldeak pixka bat aldatu dira
Paretako olerki hauek, Anna Achmatova errusiarrek idatzitakoak, iskanbila bat sortu zuen. Olerkiaren hondoa morea zen, eta karrikaren beste aldeko auzotarrei ez zitzaien gustatu. Olerkia kendu izan behar zuten. Azken finean, olerkia itzuli da, bainan morezko kolorea ez. Gauza lehena adierazpen askatasunak babesten du (Konstituzioak bermatzen du). Bigarrenari dagokionez, Welstandscommissie edo hiriko edertasun komisioak baimena eman beharko zukeen. Eta komisioaren ustez, morea itsusia da hemen. Exit morea, ordea, bainan Anna utzi zuten.
Olerkiaren iskanbilari buruzko informazio gehiago (Nederlanderaz) aurka dezakezu Muurgedichten ("Paretako olerkiak") webgunean
Hiriko erdi-erdian dagon hiriko gaztelu Burchtetik ikus dezakezu erdi aroko Hooglandse Kerk elizarat. Aurrekaldean ohiko Herenlogement edo hiriko ostatuaren kebideak ikusten dira. Herenlogementen barnean gaur egun hiriko liburutegia dago
Zeru urdin-urdina, aintzinalde zuria, hau laranja kolorezko filtroa erabiltzen arrazoi nahikoa da. "In den Vergulden Turk" ("Turkiar urreztatuaren baitan") Breestraaten dago, eta Vroom & Dreesmannen erostetxe haundiaren zatia da
Oraino laranja filtroarekin, oraino Breestraat karrikan: Stadsgehoorzaalen (hiriko kontzertu-aretoa) goiko aldea
Zijlsingel kanalean, irin lantegiaren parean, lehen amarratu ziren untziak. Gaur egun lantegi haundia hutsa da eta hemeki gainbeheratzen da. Azken urteotan, berrerabiltzerako planak egiten ari dira, bainan ez da ezer gertatzen. Bai, gero eta gehiago apurtzen da, hori gertatzen da...
Buru itsusi bat, dendaren aintzinaldean, Hartesteeg karrixkan. Burua ederra da, egia erran, bainan hain itsuski begiratzen da! Eta denda horretan orain askaldegi bat dago hain zuzen ere!
Joost Frans van der Lindenpoort "hofje" delakoa, hamazazpigarren mendekoa
Coeli-elizak begikeinu bat egiten digu
Udaletxearen dorrea, Burchteko muinoaren gainetik ikusita
Abenduan, Nieuwe Rijn (Rhin berria, Rhin zaharraren adarra) ibaiaren kaiak jai-giroko argiez apainduak dira. Hondoan, Koornbrug (Gari zubia)
Rapenburg kanala, iluntzean
Rhin zahar ibaia, hiriko mendebaldean
Leidengo ekialdean, Rhin zahar ibaiaren gainean, Leiderdorpse brug (Leiderdorpeko zubia) dago. Izena argia da, bestaldean Leiderdorp herria baitago. Bainan Leidenen edo Leiderdorpen ia inork ez daki nun den Leiderdorpse brug: denek zubi horri Stierenbrug (Zezen zubia) deitzen diote. Izenaren jatorria zubiaren erdian den eskultura hau da
Badira ere Leidengo kolorezko argazkiak!
Orrialde nagusira
Aurkibidera