LEIDEN KOLORETAN

Handiagotzeko, klik egizu argazkietan............
Ezin da barrura ikusi Kooijker liburudendan, Breestraat karrikan; dakusaguna turkiar merkatari baten soina da, "In den Vergulden Turk" ("Turkiar urreztatuaren baitan") etxearen aintzinaldean, karrikaren bestaldean
Latindar eskola ohiaren aintzinaldean. Rembrandt van Rijn hemen ikaslea zen
Erdi aroko harresiaren zati azkena: "Oostenrijk" ("Austria") harresiko dorrea, Zoeterwoudse Singel kanalaren bazterran
Maas andereñoaren "hofje"ko sarrera, Kalvermarkt karrikan. Goian, irin lantegi zaharra, ekialdeko hirierdiaren eraikin handiena
Irin lantegia, De Waard auzotik ikusita
"De Put" gari errota lanean; hiri eta herriko banderak jaso dira
Portugalen bezala, Herbehereetan ere Enrike Nabigatzailea deitu den printze bat izan zuten (1820–1879). Nautikako erakaslearen eskolak bere izena ekartzen du, hori lojikoa da
Trekvliet kanalaren bazterran da "'t Kasteeltje" ("Gaztelu ttipia") etxea. 1913an, etxeari ohorezko aipamena eman zioten hiriko aintzinaldeko txapelketan
Hau ere Leidenen da, bainan udaleko baserriko txoko azkeneko bat. Baserriko estalpe hau Vrouwenvaart kanalaren eta Kleine Cronesteijnse edo Knotter polderraren hustubide estazioaren erdian dagoen kanal ttipi baten bazterran dago
Orrialde nagusira
Aurkibidera