HERBEHEREAK ETA FLANDRIA

Handiagotzeko, klik egizu argazkietan............
Muga Overslag herrian. Ezkerrean Axelgo udala, Zeelandako probintzia, Herbehereak; Eskuinean Wachtebekeko udala, Eki Flandriako probintzia, Belgia
Ez hain lan egiten duen jostaketa toki bat Aalsten, Eki Flandrian
Eliza eta gerlako oroitarria Ninoven, Eki Flandrian
Neonezko publizitatea Slaghmuylder garagarnotegian, Ninoven, Eki Flandrian
Winsumerdiep kanala Winsum herrian, Groningengo probintzian
Zubia eta kafetegia Westerwijtwerd herrixkan dira, Groningengo probintzian
Oso ttipia da, bainan halere: Sint Anna ter Muiden (Zeelanda) hiria da...
...eta hau ikusi ahal dugu armarrian, hiriko puzkailuan: Senatus Populusque... Sint Anna ter Muidengoak, noski!
Stavenisseko portua, Tholen uharte ohian, Zeelandan
Harresi zaharreko kanalaren urbazterrean den etxea Klunderten (Ipar Brabant probintzian)
Spaarndamgo babesguneko hegoko gotorlekua, Amsterdamgo babeslerroko (Stelling van Amsterdam) partea da (Ipar Holanda probintzian)
Sint Winoksbergengo ezkiladorrerako bista, Frantziako Flandrian
Eta hau da ezkiladorreko tontorrean den haizeorratza. Bergenarrek (Sint Winoksbergengo biztanleek) lehoi ttipi hau Klaas (Nikolas) deitzen dute. Argazki hau nik atseginez praktikatzen dudan "terrazatik egiten den argazkintzako" adibide bat da, hain zuzen: Terrazan eserita, garagarno baten atzean, eta bisorearen bitartez begira, ea ikusten da edozer gauza interesgarri bat. Izan ere, argazkiaren zati beltzak Merkatuaren plazan den kafetegi bateko terrazaren aterpearen zatiak dira
Amstelveen Amsterdamgo hegoaldeko hiringuruko udala da. Gaur egun hiri handia da, bainan aspaldian herri ttipi bat besterik ez zen. Hala ere denbora haietan geltokia bazuen. Geltokiaren etxea gaur egun herri zaharreko erdian dago, bainan jada ez dira trenak abiatzen handik. Treneko zerbitzuak baztertu dituzte aspaldian
Amstelveen Herbehereetako udalerri interesgarrienetako bat dela esatea gehiegi apur bat da, bainan gauza interesgarriak badira Amstelveenen, hala ere. Eraikin aipamengarria Amstelveenen Kruiskerk (Gurutzeko Eliza) da. Elizako argazki gehiegi batzuk hemen aurki ditzakezu
Amstelveenetiko eta beste Amsterdamgo hegoaldean diren herrietatiko trenbideko amaiera ohia: Amsterdam—Haarlemmermeer geltokia. Gaur egun hemen tranbia historikoak abiatzen dira Amstelveenera, udan
Edozer karrika Amsterdamgo Oud-Zuid auzoan: Simsonstraat
Hau da bista "Papeneiland" kafetegitik, Prinsengracht eta Brouwersgrachten kantoian, Amsterdamen. Ez da beti "terrazatik egiten den argazkintzako" denbora...

Argazkia 1985-ko FÈD-5S kamerarekin egin da

Errota Itterbeek errekaren bazterrean Neeritterren, Limburgoko probintzian (Herbehereetan)
Kapera bat Merkegemen, Frantziako Flandrian, Andra Mariaren izen xelebre samar batekin
Zeelanda probintziako erdia Middelburgeko Abadia da, aspaldian ere bai. Horregatik, Zeelandako armarria maiz ikusten da hemen
Merkataritzak handitu du Middelburgeko hiria. Merkatari tipiko batek, adibidez, salerosketak egiten zituen leku batekin, eta bere etxeari leku horren izena eman zion. Hemen, Eskoziako hiriburua zen leku hau
Begirada bat hemezortzigarren mendeko Nieuwe Poort (Ate Berria) atearen zehar, Middelburgeko sinbolorat: Lange Jan (Jon Luzea) dorrea
Middelburgeko udaletxearen dorrea, kontrargian
Orrialde nagusira
Aurkibidera