LEIDEN KOLORETAN
![]() |
Ezin da barrura ikusi Kooijker liburudendan, Breestraat karrikan; dakusaguna turkiar merkatari baten soina da, "In den Vergulden Turk" ("Turkiar urreztatuaren baitan") etxearen aintzinaldean, karrikaren bestaldean |
![]() |
Latindar eskola ohiaren aintzinaldean. Rembrandt van Rijn hemen ikaslea zen |
![]() |
Erdi aroko harresiaren zati azkena: "Oostenrijk" ("Austria") harresiko dorrea, Zoeterwoudse Singel kanalaren bazterran |
![]() |
Maas andereñoaren "hofje"ko sarrera, Kalvermarkt karrikan. Goian, irin lantegi zaharra, ekialdeko hirierdiaren eraikin handiena |
![]() |
Irin lantegia, De Waard auzotik ikusita |
![]() |
"De Put" gari errota lanean; hiri eta herriko banderak jaso dira |
![]() |
Portugalen bezala, Herbehereetan ere Enrike Nabigatzailea deitu den printze bat izan zuten (18201879). Nautikako erakaslearen eskolak bere izena ekartzen du, hori lojikoa da |
![]() |
Trekvliet kanalaren bazterran da "'t Kasteeltje" ("Gaztelu ttipia") etxea. 1913an, etxeari ohorezko aipamena eman zioten hiriko aintzinaldeko txapelketan |
![]() |
Hau ere Leidenen da, bainan udaleko baserriko txoko azkeneko bat. Baserriko estalpe hau Vrouwenvaart kanalaren eta Kleine Cronesteijnse edo Knotter polderraren hustubide estazioaren erdian dagoen kanal ttipi baten bazterran dago |
| Orrialde nagusira Aurkibidera |
|